XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEN CHOKOA

Bi kunkurren ichtoria

Herri batian baziren bi kunkur, bat biziki gichakoa eta pehestia, bertzia aldiz arrunt gaichtoa eta bihotz idorrekoa: bertzen zorigaitzez atsegin hartzen zuen.

Egun batez, kunkur gichakoa badoa bere bidian eta lamina andana bat atchemaiten du.

Laminek galde egiten dakote: Errazu, ba othe dakizia Agur Maria?

- Ba, ba! erraiten du berztiak.

- Nahi zindukeia gur ere erakutsi?

- Bai eta gogotik.

Orduan erakusten hasten zaiote.

Bainan, zorigaitzez, ez du denborarik aski othoitz osoaren erakusteko.

Laminek erraiten dakote: Errazu, berdin kontent gituzu dena ez ikasi ahal ukanik ere. Eta orai, zer nahi duzu zuri eskerren bihurtzeko: urria edo zilarra?

- Nik, zer nahi baino, nahi nuke bizkarrian dutan kunkur hau ken dezazuen.

Orduan, denen artean hartzen dute eta igortzen gora, bizikitan gora.Handik erortzian chut chuta egoiten da eta bizkarreko tunturra erortzen zaio. Eskerrak emanik, badoa gero lerden eta kontent.

Bertze kunkurra aldiz, aintzinetik zen kunkurra. Jakiten duelarik zer pasatu den, erraiten du: Zer du? Urria errefusatu kunkuraren dako? Ago hi... Nik erakutsiko deiat ba othoitzaren bigarren zatia eta ez deiat, segur, urria errefusatuko.

Erran bezala badoa laminetarat eta erakusten du Agur Mariaren azken zatia. Eta gero laminek erraiten dakote: Orai zer nahi duzu: urria edo zilarra? Ala zer oraino?

- Nik, bertziak utzi duena... ( Erran nahi baitzuen urria ). Orduan, denek batean hartzen dute eta zer?? biziki gora.

Handik erortzian, doa bizkarraren gaineat, Chuen chuena han berian zen lehen kunkurrak utzi tunturra eta orai hori lotzen zaio berriz bizkarrean. Horra hau orai bi tunturrekin...

Chutitzen da sekulako hasarrean eta herran kunkur ohiarentzat.

Kondaire hunek badu erakaspen... Urriaren edo zilarraren gutiziak ez duela deus onik eta gure buruaren ontzeaz behar dugula achola ukan.

JEAN-PIERRE EYHERART ( 14 ans ).